XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Abenduaren 18an inauguratu zen Beasaingo Ikastola
Inaugurazio ekitaldian, Jose Mari Agirre Kultura Sailburuordea, Jon Jauregi alkatea eta Udaleko 6 zinegotzi izan ziren; beste hainbat gonbidaturen artean.
Ekitaldi asko burutu dira dagoeneko, eta antolatzaileek adierazi digutenez, arrakasta osoz ari dira ospatzen.
Aurrera begira dauden ekitaldirik nagusienak hauek dira: urtarrilaren 1ean, Benito Lertxundi eta Antton Valverderen kontzertua, urtarrilaren 2an komunikabideen azoka eta bertso jaialdi berezia eta urtarrilaren 3an, herri kirol saio berezia.